"Fraideen xendra mitologia hutsa da; ez du parekorik"
Duela bost urte hasi zen Aitor Gorospe mendiko lanetan. / Aitor Gorospe
"La senda de
los Frailes es pura mitología, no tiene igual"
Aitor Gorospe empezó a trabajar esta senda montañera hace cinco años. Aitor lleva tiempo trabajando para restaurar el camino de los Frailes situado en la zona de las hergoienas de Agurain; Además de allanar el camino, también ha añadido un toque personal.
El trabajo y esfuerzo
de Aitor Gorospe (Agurain, 1969) en los últimos años ha llevado a la
finalización del camino que en su día fue utilizado por Alangua y alrededores,
pero que aún está en proceso. De hecho, en los últimos dos años, además de
seguir manteniendo el camino despejado, ha colocado sus tallas sobre la
mitología vasca y la naturaleza en diferentes puntos, añadiendo más encanto y
misterio a este mágico viaje. Como Galtzagorri, trabajaba tranquilamente por la
noche, casi sin contarle a nadie su proyecto personal.
Aitor Gorospe mendizaleak urteak daramatza Aguraingo zonaldean kokatzen den
Fraideen xendra berreskuratzeko lanetan; bidezidorraren atontze lanekin batera,
ukitu pertsonala ere jarri du bertan.
Lauzpabost urtean Aitor Gorospek
(Agurain, 1969) bere kabuz egindako lan eta esfortzuari esker, antzina Alangua
eta inguruetako herritarrek erabiltzen zuten bidezidorraren atontze lanak
amaitu dituela esan liteke, baina oraindik ere horretan dihardu. Izan ere,
azken bi urteetan bidea garbi mantentzeko lanekin jarraitzeaz gain, berak
egindako euskal mitologiari eta naturari buruzko taillak kokatu ditu
puntu ezberdinetan, magia darion ibilbide horri xarma eta misterio gehiago
erantsiz. Galtzagorriek legez, gauez ere aritu izan da lanean, ixilik, ia inori
bere proiektu pertsonalaren berri eman gabe.
Zertan aritzen zara mendian zehazki?
Mendia izugarri gustatu izan zait
betidanik, natura, animaliak... Beti gustatu izan zait gauzak babestea, asko
kezkatu izan nau horrek. Eta horri lotuta idatzi asko bideratu ditut udalera,
partzoneriara, aldundira... batez ere kexak. Adibidez, une honetan Lezao koban
bi pago erori dira, ez dago sartzerik, eta tamalez ez ditu inork kentzen.
Lauzpabost urtez horrelako gauzetan aritu izan naiz.
Zeure kabuz?
Neure kabuz aritu naiz, orain arte
egindako idatzien ondotik ere ez dituztelako kentzen. Beraz nik neuk egin dut.
Ez dakit zehazki zeini dagokion, baina batek besteari egozten dio ardura.
Horietako erakunde bati dagokion lana goiz edo egun batean egin lezakete eurek,
eta niri, ordea, ia hilabete bat kostatzen zait. Nik ondo pasatzen dut, paseo
bat ematen dut eta erretiratzen ditut. Gauza pilo bat dago egiteke. Iturbatzen,
esaterako, igebelar batzuk atera dira, eta jende askorentzat polita den hori
errealitatean espezie inbaditzailea da. Partzoneriak duen kontrola behar
bestekoa ez dela pentsatzera narama honek. Hau dena nire kabuz egiten dut, ez
dut inor atzean. Gaizki egindako zerbait ikusten badut, salatu egiten dut. Sare
sozialetan ez dut salatzeko ohiturarik, ez zait gustatzen, horrelakoetan dena
magnifikatzen delako. Arazoak era eraikitzaile batean konpontzea atsegin dut.
Eta seinaleei dagokionean?
Horiek ere nik egiten ditut.
Eraikitzetik berauek ezartzeraino. Oro har, animalien hezurrekin, zurarekin eta
pintura ekologikoarekin egiten dut, natura ahalik eta gehien errespetatuz.
Hortaz zureak mantentze eta konponketa
lanak dira.
Bai, baina ezeri ekin aurretik jakinaren
gainean jartzen dut dagokion erakundea. Tamalez, ia %99an jasotzen dudan
erantzuna "Ah, bai, ados" da, eta arazoek bere horretan jarraitzen
dute. Beraz, zentzuzko tarte batez itxaron ostean, neronek egiten dut egin beharrekoa.
Lan hauek berariazkoak dira, edo
pixkanaka etorri ziren, zure ibilaldien ondorioz?
Bai, konturatu naiz gauza asko gaizki
eginda daudela, betiere nire ikuspuntutik, noski, eta aldatzen oso zailak
direnak, hortaz, pixkanaka aldatzen saiatzen naiz.
Nola hasi zinen zurgintza lanetan?
Txikitatik gustatu izan zait marraztea
eta idaztea, arteak beti erakarri izan nau eta nire gauzatxoak egin izan ditut.
Orain denbora gehiago dudanez ordu gehiago eskaintzen diot. Duela pare bat urte
ohartu nintzen mendian animaliaren bat hiltzen denean geratzen ziren hezurrek
forma ezberdinak iradokitzen zizkidatela, nik behintzat ikusten ditut. Zerbikal
batean, adibidez, aurpegi bat ikusten da argi eta garbi, nahiz eta horretarako
imajinazioa behar den (barre egiten du). Nik ikusten ditut, eta horrekin aski
dut. Hola hasi nintzen hezurrak lantzen. Batzuetan ordubetez egon naiteke
hezurrari begira eta ezer ikusi gabe, eta beste batzuetan bost minutuz
begiratuz nahikoa dut. Beste batzuetan, aldiz, margotzen ari naizela irudi bat
hautematen dut hezurrean eta horretan jartzen naiz, balitekeelako hurrengo
egunean ezer ez ikustea.
Euskal mitologia dute oinarri Aitor Gorosperen lanek. / A. Gorospe
Ez, ez (barre egiten du). Ni
fresatzailea naiz, bertako tailer batean egiten dut lan. Orokorrean beti egin,
gorde eta puskatu izan ditut nik sortutakoak. Gauza bera gertatuko da mendian
ipintzen ditudan taillekin. Askok gordetzeko esaten didate, baina ez dut nahi.
Mendian hartu ditut eta mendian utzi nahi ditut. Badakit apurtuko direla,
hondatuko direla, edota mendian bertan hautsiko dituztela batzuek. Izan ere,
batzuetan ez da soilik etxera eraman izan dituztela, baizik eta apurtu eta hor
bertan botata utzi dituztela. Hori badakit gerta daitekeela. Horregatik, zortea
badut eta berriz topatzen baditut, konpondu egiten ditut.
Eta zenbat daramazu lan hauekin?
Ez asko, pandemia garaian hasi nintzen.
Gustatzen zitzaidalako hasi nintzen taillekin eta jendeari oparitzeko
asmoz...izatez, etxean ez dut bakar bat ere.
Inor izan duzu erreferentetzat?
Ez, baina bitxia da Elortzan (Arabako
Mendialdea) badagoelako horretan ere aritzen den gizon bat. Egun batean hortik
nenbilela, nire taillen antza zuten batzuekin egin nuen topo eta "Hara zer
kasualitatea" esan nuen neure kolkorako. Baina gizon horrek makina bat
ditu, izugarria da. Ez dut sekula berarekin hitz egin, baina esan didatenaren
arabera, udan igotzen ditu mendira eta neguan jaitsi. Gero gehiago egiten ditu
eta toki ezberdinetan jarri. Nireen antzekoak dira, inoz kointziditu ez dugun
arren.
Helburu jakin batekin uzten dituzu
taillak mendian?
Helburu nagusia jendeak ikustea da.
Begiratu eta errespetatzea, gustukoak dituzten ala ez gorabehera. Haiekin
gozatzea bilatzen dut, jendea hurbiltzea, eta gero, bide batez, Agurainen pote
bat hartzera animatzea. Ibilbidea Mendikaten eta Wikilock aplikazioetan ere
ikusgai dago.
"Umeekin mendira nindoanean beti zegoen kontatu beharreko istorioren
bat"
Ez duzu inoiz pentsatu ibilbide bat
egitea?
Arabako Mendi Federazioak eskaini zidan
aukera. Hamar kilometro baino gutxiagoko ibilbidea denez, tokiko ibilbidea
izango litzateke Fraideen xendra. Baina lan asko zen pertsona
bakarrarentzat. Urteroko kuota bat ordaintzean zetzan, uste dut bostehun euro
inguru zirela. Haiek ikuskatzaile bat bidaltzen dute Espainiako Mendi
Federaziotik ibilbidearen ikuskaritza egiteko, baina ondoren garbitze eta
mantentze lanetaz arduratu behar duzu, eta ni ezin naiz horretara konprometitu,
orain hemen nagoelako, baina bihar auskalo. Egia esan, badirudi orain garbiago
mantentzen dela, jende gehiagok zapaltzen duelako. Udalarekin edo
Kuadrillarekin hitz egiteko esan zidaten, baina eroritako zuhaitz bat kentzeko
gai ez badira, nola mantenduko dute zortzi kilometroko bide bat? Horregatik ez
dut proposatu. Pare bat aldiz errepikatu zidaten, baina nahiago dut nire kasa
egitea, inolako inposiziorik gabe, eta horretan dihardut.
Eta ez duzu inorekin hitz egin
ibilbideaz?
Ez. Jendea konturatzen doa ni naizela.
Ez dakit zergatik, zenbaiti baino ez diot esan eta. Imajinatzen dut ikusten
nautenean "Zertan dabil hau?" pentsatuko dutela. Motxilarekin, behi
baten garezurrarekin edota femur batekin ikusten nautenean (barre egiten du).
Baten batek garbiketa lanak egiten ikusi izan nauenean galdetu izan dit, eta
noski, azaldu egiten diot. Baina ez zait gustatzen…
Ederra egin dizut gero
elkarrizketarekin, hortaz.
Bai, atzean dagoena ni naizenean ez
zaidalako protagonista izatea gustatzen. Nahiago dut jendea igo dadin, ikusi eta
gustoko badu, esan dezala "Baina nork demontre egin du hau?". Edo
aitzitik, "Nor izan da hau hemen jarri duen ergela?".
Nolabait babesten dituzu taillak edo
toki estrategikoren batean kokatzen dituzu?
Gomendatu zidaten berniz bat ematen diet
soilik, baina betirako ez zela ohartarazi zidaten. Orain, egin nituen belatz
batzuk jaitsi ditut eta konpontzen ari naiz, ondoren berriz igoko ditut. Apur
bat babestuak egon daitezen saiatzen naiz, baina bidean, bistan. Lezaoko koban
lamia bat jarri nuen, baina pixkat ezkutaturik, segituan ikusi ez dadin,
zoriaren esku utziz bezala. Izan da igo denik eta topatu ez duenik. Bada,
izorrai (barre egiten du).
Bueltatzeko pizgarri bat da, ezta?
Bai. Ez dago horren ezkutaturik. Egia da
gainontzeko taillak bidean daudela eta ikusiko dituzula; ez bazoaz sobera
despistaturik, noski.
Zenbatuta dituzu?
Ibilbidean hogei bat egon daitezke.
Baina gero asko eta asko oparitu egin ditut; hontzak, urubiak...
Ez dizu beldurrik ematen alde batera
uzteak?
Ez, ez. Horretarako egiten ditut.
Gorosperen iratxoak ere aurki daitezke bidean. / A. Gorospe
Eta egiteko euskal mitologian
oinarritzen zara.
Bai, ume nintzenetik gustatu izan zait.
Aita Barandiaranen zenbait liburu ditut eta hura dut erreferentetzat. Bertan
jasotzen dudana islatzen saiatzen naiz. Asko gustatzen zait, umeekin mendira
nindoanean beti zegoen kontatu beharra zegoen istorioren bat.
Zergatik ezarri dituzu Fraideen xendran
bakarrik?
Toki hori niretzat mitologia hutsa
delako. Lezaoko koba, Alangua, Egileor...eta Aguraingo zonaldean, kontestu
mitologiko batean, ez daukagu pareko ezer. Hemendik kanpo bai, Ataunen,
Gipuzkoan, Nafarroan... bertan dagoen mitologia ikaragarria da, baina hemen oso
gutxi dago, eta dagoena bertan dugu. Ergoienako herritarrek kontatzen dituzten
istorioak benetan politak dira.
Nola aurkitu zenuen Fraideen bidea?
Asko ibili izan naiz mendian, eta egun
batean Peña Hueca deritzoten harkaitzarekin egin nuen topo. Bata bestearen
gainean bermatzen diren bi arroka handi dira, eta erdian bidea dago. Hortik aurrera
definitutako ibilbide bat iradokitzen zen, baina moztu egiten zen, sastraka
asko baitzegoen. Herriko aditu batekin hitz egin nuen eta antzinako mapa bat
lortu zidan. Bertan ikusi nuen Fraideen xendra esaten ziotela
ibilbideari. Galdetuta, Alanguako herritarrek asko erabiltzen zuten bidexka bat
zela ohartu nintzen, Haranako bailarara sarbidea izateko. Hori berreskuratu
beharra zegoela esan nion nire buruari.
KULTURA Amaia Gartzia 2022-04-03
No hay comentarios:
Publicar un comentario