Irati Saez de Urabain
Además de esto, se graduó en Antropología Social en el
mismo año (2020), con la Universidad del País Vasco.
Filmografía
Irati
Saez de Urabain (Agurain, Araba, 1998) arabar aktorea da. 2020an egin zuen debuta zineman, Akelarre
filmean Olaia pertsonaia antzeztuz.
Hainbat film labur eta
antzezlanetan aritu da, hala nola “Carretera y manta”.
Honetaz gain, Gizarte Antropologian
lizenziatu zen urte berean (2020), Euskal Herriko Unibertsitatearekin.
"Oso erraz jarri digute dena 'Akelarre'ko ekipoak eta lantaldeak"
Estitxu
Ugarte Lz. de Arkaute
Irati Saez de Urabain aguraindarrak parte hartu du 'Akelarre' filmean.
Aste honetan
estreinatu da Akelarre filma. Pablo Agueroren azken lana Euskal Herrian filmatu
dute, eta Donostiako Zinemaldiaren 68. edizioko sail ofizialean lehiatu da.
Irati Saez de Urabain (Agurain, 1998) pelikula berriaren talde artistiko
gaztean ere estreinatu da, sorgin-ehizaren biktimetako bat den Olaiaren
paperean.
Nola suertatu da pelikulan parte hartzeko aukera?
Kasualitatea
izan da. Topatu nuen facebooken iragarki bat, Akelarre pelikulan aktoreak
bilatzen ari zirela, eta argazki bat eta datuak bidaltzea eskatzen zuten; eta
bidali nituen, probatzeko.
Aurretik esperientzia zenuen aktore lanetan?
Ez,
interpretazioan ez dut esperientziarik. Egin izan dut antzerkia urte batzuk,
baina oso gauza txikiak.
Casting-era deitu zizuten ondoren?
Bai, castingera
joan nintzen Gasteiza eta Donostiara, hiruzpalau egin nituen; eta jada
kontuarekin ahaztuta nengoela deitu zidaten pelikulan nengoela esateko.
Sorpresa handia izan zen, eta erantzukizuna ere. Azken finean, nire burua hor
ikusten nuen, baina ez nekien ezer mundu horri buruz, ez nekien gai izango
nintzen. Gainera, esan zuten 800 emakume inguruk parte hartu zutela proba
horietan… eta ni aukeratu ninduten! Ez nekien maila nahikoa izango nuen.
Filmazioa hasi aurretik zer prestaketa egin behar izan duzu?
Aktore
sekundarioak bost emakume gara, eta gure prestaketa berezia izan da,
koreografia eta abesti batzuk prestatu behar izan ditugulako, eta,
horrenbestez, hiru edo lau hilabete lehenago hasi gara lanean, kantu eta
koreografia klaseekin.
Ondo moldatu zara filmazioan; zailtasun berezirik izan duzu?
Gure artean oso
gustura egon gara, eta oso giro polita egon da taldean. Ni lehen momentutik oso
ondo sentitu naiz haiekin; azkena izan naiz hasten, eta oso ondo hartu naute.
Egia da, batzuetan, filmazioan galduta sentitu naizela, hainbat kontu tekniko
direla edo plangintza aldetik ez nituelako ezagutzen, baina egia esan ekipoak
eta lantaldeak oso erraz jarri digute dena.
Zer paper egin duzu pelikulan?
Olaia du izena
pertsonaiak. Sorginkeria leporatzen dioten neska gazte horietako bat da.
Taldean pertsonaiak oso markatuak daude, eta Olaia, adibidez, oso pertsona
alaia da, kanpora begira beti, txisteak egiten dituena, oso baikorra, momentu
txarretan besteak animatzen saiatzen da. Baikorra da, batzuetan gehiegi, eta
eskuetatik ihes egiten dio.
Zein izan da zuretzat filmazioaren zatirik zailena?
Orokorrean
pertsonaiaren garapena pentsatzea eta pertsonaia eraikitzea. Zuzendariak
irizpide eta ezaugarri batzuk ematen dizkizu, baina pelikulan erakusten den
pertsonaiaren atzetik badago lan bat; izaera guztia eraikitzea izan da zaila.
Dena den, bilatzen zutena emakume talde bat zen, eta pelikula ikusten duen edozein
identifikatzea talde horrekin edo pertsonaia horrekin, eta Pablok nahi zuena
zen gutako bakoitzetik ere ekarpena egitea, gure izaera adieraztea.
Eta filmazioaren zatirik politena?
Oso gustura
egon naiz, eta atsedenetan ere topera egon gara, oso ondo; ez naiz galduta
sentitu, beti egon garelako elkarrekin. Gainera, leku ikaragarriak ezagutu
ditut: Sakoneta eta Laga, adibidez.
Pozik zaude pelikula izaten ari den harrerarekin?
Zinemaldian
egon garen bitartean pelikularen kritikak etengabe ikusten ibili gara sare
sozialetan, kar, kar. Denetarik dago. Oso onak batzuk eta beste batzuk ez hain
onak. Baina niri, orain, gehien interesatzen zaidana da nola ikusi gaituzten
aktoreak eta publikoaren erantzuna.
Urduri zaude zure inguruak nola hartuko duen?
Zinemaldian
ahaztu naiz horretaz, baina orain berriro piztu zait urduritasuna. Beldur pixka
diot jendeak nola ikusiko nauen eta denbora guztian ni ikustea, Irati, eta ez
pertsonaia. Agurainen, gainera, hilabete amaieran estreinatuko da eta
erantzukizun handia da. Jendearen aldetik harrera oso ona izan da, gurasoak
egunero zoriontzen dituzte, eta asko pozten nau.
ALEA
No hay comentarios:
Publicar un comentario